sábado, 1 de noviembre de 2014

Trikuharrien ibilbidea:

URDAIBAI TOUR, trikuharrien ibilbidetik...

Busturialdea Urdaibai eskualdean baditugu Neolito Aroko ehorzketen lekuko diren trikuharri edo monumentu megalitikoak. Busturian adibidez, Katillotxu mendian, edota aurrez aurre dagoen Sollube mendi gainean hainbat trikuharri aurkitu izan dira. 



Zoruan kokaturiko lauza handiek osatzen dute; horiek ganbera nagusia mugatzen dute, eta horren ardatza sarritan ekialdera begira egoten da. Horrela, gorpuen burua gehienetan Eguzkirantz orientaturik egoten zen. Zoruan sarturiko lauza handien gainean, trikuharriaren sabaia edo estalkia dago. Multzo osoa, gainera, lurrez edo harriz estalita egoten zen, eta hori tumulua zen; plano inklinatutzat erabiltzen zen, arrabolen gainean (zuhaitzen enborrak) sarritan oso pisutsua izaten zen estalkia arrastaka eramateko. Hiletaegitura horiek mendialdeetan aurkituko ditugu. Gehienetan, aukeraturiko lekuak (artzaintzako lekuetatik hurbil) ikuspegi bikainak eta garbiak zituen ekialderantz.

Bizkaian, Euskal Herriko gainerako lurraldeetan bezala, megalitoen ezaugarri nagusia bakuntasuna da. Sarritan mendiko megalitoak dira, mendietan bizi izandako nekazarien edota artzainen talde txikiek harturikoa, horiek ez baitziren lan oso handiak egiteko gauza.

Hildakoekin batera utzitako gauzei dagokionez, hori gehienetan oso pobrea zen: zeramika zatiak, hezurrezko botoi batzuk, silexeko karrakagailu txikiak, eta kobrezko edo brontzezko gauza txikiak eta arraroak.


URDAIBAI TOUR, por la ruta de los dólmenes...En la comarca de Busturialdea-Urdaibai tenemos algunos monumentos megalíticos o dólmenes, del Neolítico, en los que los colectivos que se asentaron en esta zona, que se dedicaban a la agricultura y al pastoreo, enterraban a sus muertos en una cámaras construidas de piedra. Estos podemos encontrarlos en el monte Katillotxu o en el monte Sollube, justo enfrente.



No hay comentarios: